Bizilagunen komunitateak, energia-komunitateak, autokontsumoaren kudeatzailea

Autokontsumoari buruz ondo informatuta dauden pertsonen artean ere, antzeman dugu kontzeptuak nahasten dirala auzo-komunitate bateko jabeek autokontsumo partekatua lortu nahi dutenean energia berriztagarriak ekoizteko (fotovoltaikoa edo beste mota batekoa), eta kanpoko kontsumoak, fakturak eta ingurumen-aztarna murriztu nahi dituztenean.

Hasiera-hasieratik, ENERDOM aholkulariak eta energia-kudeatzaileak gara bizilagunen komunitateentzat, eta, alde horretatik, argitu nahi dugu: EZ da beharrezkoa komunitate energetiko bat eratzea bizilagunen erkidego batean energia sortzeko eta autokontsumitzeko, bai komunitatean (zerbitzu orokorrak, igogailua, garajeak, galdara), bai haien etxebizitzetan (jabe partikularren kontsumoak murriztuz beren etxeetan).

Beti bezala, ENERDOMek banan-banan aholkatzen dugu, kasu zehatz bakoitzean. Aurrezpen eta efizientzia energetikoari dagozkion neurrietan lehentasuna mantentzen dugu, soluzio integral eta pertsonalizatuekin eta instalazio bakoitzaren neurrira; izan ere, kontsumitzen ez duguna baino energia berriztagarriagorik ez dago. Gure bezeroari, hasierako analisitik, martxan jartzean eta mantentze lanetan (behar izan ezkero) % 100eko giltza eskura proiektuetan laguntzen diogu, eskatutako helburuak ahalik eta errentagarritasun handienarekin lortu arte.

Hala ere, ENERDOMek paper garrantzitsua betetzen du komunitateetan eta autokontsumorako aukera partekatuetan, eta autokontsumorako kudeatzaile gisa eratu daiteke jabekideen komunitatearentzat, bide osoan gidatuz eta lagunduz, zailtasun tekniko eta/edo administratiboetatik barne, bere aldaera guztietan, ziur bide hori egiteak merezi duelako.

Gure esperientziak eta ezagutzak, oztopoak saihesteko eta autokontsumoaren aukerak modu arduratsuan aprobetxatzeko aukera ematen digu. Gure bezeroari inbertsioaren irismenari eta errentagarritasunari buruz behar duen informazioa errazten diogu, hasieratik amaierara arte, behar diren instalazioak kontuan hartuz eta optimizatuz.

Informazioa

Aholkularitza energetiko globala. Eraginkortasunean liderra, kontrolean eta automatizazioan.

– Aurreztea eta eraginkortasuna.
– Ibilgailu elektrikoa.
– Energia-kudeaketa.
– Erreklamazioak.
– Autokontsumoa.
– Laguntzak.

Kontaktua

Copyright © 2024, Ingeniería Enerdom by Julio Iturre.