TeknologiaTeknologia

Gure eskeintza ondokoan oinarritzen da:

Aurre ikuskaritza bezeroaren hobekuntza beharrak aztertzeko eta hasiera puntua ezagutzeko.

Kontsumo eta erabilera logiken egiaztatzea, kontratatutako potentziak, behar ez diren kontsumoak, etab.

Arkitektura bioklimatikoaren irtenbideen ezarpena: isolatzeak, argiaren kudeaketa eta eguzkitzea, negutegi efektuaren sustatzea, haize menderatzaileak, hutsuneak etab. Eraikuntza berri nahiz zaharren berriztapenetan aplikagarria.

Puntako teknologia Domotiko/Inmotikoaren erabilera kontrol sareak sortzeko. Ekarpen berri bezala, telegestioa eta automatizazioa kontsumoen jeitsierarako erabilgarri eta eraikuntzen, bulegoen, etxebizitzen zein edozein eratako instalakuntzetan eraginkortasun maila handienak lortzea ahalbidetzen dutenak.

Kontrol Sareak:

Adimen propioa duen elementuak kontrolatzeko SARE LOKAL bat izateak (Teknologi Domotiko/Inmotikoa) sistemaren edozein informazio konpartitzea ahalbidetzen du (eraikuntza, etxea, edo sarean, orokorrean); ohikoenak, sarrera sentsoreak alde batetik eta aktuatzaileak (irteera) bestetik, datu bus baten bidez elkar konektatu eta komunikaturik beste denekin.

KNX eta Lonworks kontrol estandaretan oinarritzen gara. Biak sistema deszentralizatuak edo distribuituak dira (instalazio guztia buru zentral bakar baten menpe egon gabe) non bere elementuek behar duten adimena duten bere betebeharra burutzeko (datuak hartu edo aginduak betearaziz) eta sarera komunikatzeko. Arkitektura honen sendotasuna eta fidagarritasuna zentralizatuarena baino askoz handiagoa da izan ere azken honek gailu bakar baten menpe bait du bere funtzionamendua, deszentralizatuak ez bezala.

Kontrol sare bat izateak gainera datuak edozein bistaratze eta kudeaketa sistemara bidaltzea uzten du, hala nola SCADA edo PC batera, eta honen kokapena gainera lokala (barneko sarea) nahiz urrunekoa (internet bidez konektatua) izan daiteke.

png knx_logo_testlr

Adimena

Gure eraikuntza edo sistema erreakziodun erakunde bihurtzen da eta akzio bat edo akzio multzo bat egin ditzazke era adimentsu batean, kanpoko estimulu desberdinen aurrean, horrela behar ez diren kontsumoak ekidituz, konfor-a mantenduz eta gure erabilerez eta gogoez ikasiz.

Adimenak gainera, eboluzio konstante batean dirau eta zerbitzuak hobetu ditzazke egunetik egunera.