SMESinergia, Modularitatea eta Eskalatze Bidea:

Proposatutako irtenbideen ezarpenaren abantaila handiena, nahi eran burutu daitekeela da. Hasiera-hasieratik era integral batean edo eta era progresibo batean (partzialki eta era modular edo eskalagarri batean interbideak pixkanaka ezarriz). Hori oinarrizko irtenbide batetatik hasita edo oinarrizkoena den kontrol sare bat instalatuaz lor daiteke. Badira, dagoen kableatu elektrikoa erabiliz komunikazio sare bat sortzea ahalbidetzen dutenak (baita dauden sareak erabiliz edo, aplikazioaren arabera, harigabeak izan daitezkeenak ere), aukera anitz obra txikienarekin.

Eta nahi izanez gero, urrunago irits gintezke; ezarriak dauden sistemen sinergiak erabiliz, kontrola areagotuz: segurtasun sistemak (IP bideo-atezaina, CRA/AJZ) eta alarmak (suteak, ihesak, izua, geokokapena), sarrera-irteera kontrolak, simulazio edo presentzia kudeaketa, bideo-zaintza, hondakin kudeaketa (ura, zaborra) etab. Guztia eraikuntzaren kudeaketa sarean integratua SCADA bati esker, ETHERNET edo INTERNET bidez web nabigatzaile soil bati esker eskuragarri.
Aldi berean, energia berriztagarrien sorrera integra genezake. Autokontsumoa errentagarria izango da gutxi barru, gainera dagoeneko legezkoa da eta laister sare elektrikora deskargatu ahalko da soberan dugun energia (balantza gordin kontratuak).

Sare adimentsuak (smart-grids), PLC komunikazioa, sorrera banatua, elektrizitate eskaeraren kudeaketa, auto elektrikoa eta beste teknologi berriek osoko zentzua hartuko dute aurrezpenak lortzeko garaian, bai energia kontsumoan baita faktura elektriko eta energetikoan ere.